Kaixo guztioi,
Ikasleak euren ikasketa prozesuaren protagonista izateko, eta beraien inplikazio eta motibazioa sustatzeko, arazo erreal batean oinarritutako lanak egitea inportantea iruditzen zait. Era honetako lanek, ikasleen parte hartzea bultzatzen dutelako, sortzaile izatera bultzatzen dutelako eta ikaskideekin lan eginez, adostasunetara heltzen ikasten laguntzen dietelako. Puntu hauek gaur egungo gizartean bizi eta lan egiteko oinarrizko gakoak direla diretzot. Izan ere, nolako pertsonak hezi behar ditugu XXI. mendeko eskolan? Galdera hauxe erantzunez, Amaia Arroyo irakasleak tuiteatutako artikulua oso interesgarria iruditzen zait. Artikulu horretan ondorengo gakoak aipatzen ditu:
- Pertsona kritikoak: Informazioa aztertu eta beraien ikuspegi propioa eraikitzeko gai direnak.
- Pertsona autonomoak: Testuingurua kontutan hartuta, erabakiak beraien kabuz hartzeko gai direnak.
- Pertsona sortzaileak: Gauza desberdinak sortzeko, modu disruptiboan pentsatzeko gai direnak.
- Pertsona solidarioak: Eskuzabalak direnak, enpatia dutenak eta besteei laguntzeko prestutasuna agertzen dutenak.
Nolako hezkuntza, halako etorkizuna.
Hala ere, aitortu beharra daukat gaur egungo hezkuntza ereduarekin, hau guztia praktikan jartzea ez zaidala hain errexa iruditzen edozein gaietan. Matematika bezelako gai batetan adibidez, programazioa nahiko sendoa da, denboralizazioa oso markatuta egoten da eta zoritxarrez denbora izaten da gai osoa lantzeko oztopo nagusiena. Taldekako lan hauek egiteak aldiz, klase ordu dexente eskatzen ditu, eta hor ikusten ditut oztopoak: Denbora falta. Kontraesan hori nola gainditu beharko genuken adostu beharko genuke.
Hor doakizue nere proposamena (ohartxo bat: argazkiaren kalitatea nahiko txarra agertzen zait.. eta ez dut asmatzen hobetzea...). Zabor elektronikoaren inguruan, ikasleen ausnarketa bat egitea planteatzen dut. Gaiak askotarako eman dezake eta ikasleak hainbat konpetentzia garatzeko aproposa dela iruditzen zait.
No hay comentarios:
Publicar un comentario