Nere NIA-ren auto diagnostikoa egin ostean, hona hemen berau aberasteko proposamenak:
1.- Informazioa bilatzeari buruz: Oso inportantea iruditzen zait, informazioa bilatzeko garaian, informazio hori baliotsua izatea, eta Maite Goñi-ren bideoan aipatzen den moduan, "klik-ak" alperrik ez egitea. Infoxikazioa kuadeatzen jakitea, eta horretarako nere intereseko arloaren inguruko informazio iturri-ak ondo hautatzea: Pertsona interesgarriak, web guneak, wiki-ak, irrati saioak ... Nahi dudan informazioa benetan baliotsua, iragazia, hausnartua eta interesgarria izan dadin. Horretarako era bat, Amaia Arroyok bere bideoan dioen moduan, blogetan harpidetzea litzateke, informazio eta jende interesgarria ezagutzeko.
2.- Behin informazio iturri egokiak topatu ondoren, informazio gune horiek ongi kudeatzea ere urrats inportantea da nork bere NIA ongi garatzeko. Horretarako Maite Goñik dioen moduan, "estekategi" egoki bat ahalbidetu beharko nuke, markadore sozial eta etiketa egokiak erabiliz. Hau da, nere intereseko arlo bakoitzaren inguruko esteken artxibategi egoki bat sortu adibidez Diigo, Delicious, Scoopit erabiliz.
3.- Informazio interesgarri hori nigana etortzeko ni berarengana joan ordez, RSS-ak erabiltzen ikasi beharko nuke, era horretan ez bainuke etengabe artxibategira joaten ibili beharko, eta denbora hobeto aprobetxatuko nuke.
4.- Lotsak eta nagikeriak alde batetara utzi eta informazioa sortu. Egiten ditugun gauza interesgarrien berri emanez.
5.- Jordi Adell-ek bere bideoan aipatzen duen bezela, edonork bere NIA ongi kudeatzeko, karma ona eta esku zabala izan behar du, bere informazioa argitaratuz. Zure helburua informazioa kontsumitzera soilik mugatzen bada, informazio ekoizleak azkenean zurekin aspertu daitezke. Gainera, besteek zure berri izateak, besteen "feedback-a" jasotzea ahalbidetzen du eta horrek ezagutzaren sarea haunditu. Informazioa argitaratzeko bideak, blog bidez edo twitter bidezkoak izan daitezke besteak beste. Twitter gaur egun, informazio plaza haundi bat bihurtu da eta ekarpen haundia egin dezake. 2. puntuan aipatutako markadore sozialak konpartitzeak ere, komunitate bat sortzea ahalbidetzen du eta horrek norberaren sarea haunditzea lekarke.
6.- Jarrera kuriosoa eta proaktiboa izan. Gizartea etengabe aldatzen doa. Informazioaren eta ezagutzaren gizartean gaude eta garrantzitsua da, bakoitza bere arloan gaitasunez jantzita egotea. Horretarako, informazio gaurkotua izatea ezinbestekoa da, eta norberaren arloko pertsonek egiten dituzten ekarpenen berri izatea inportantea dela deritzot.
7.- Josu Etxeberria klasekideak dioen bezela, ikastaroetan parte hartzea ere, puntu inportantea dela pentsatzen dut, gauza berriak ikasteko beste era bat baita. Ikastaro hau bezela.
Aurrerantzean puntu hauek eta klasekideek aipatzen dituztenak kontutan izatea da helburua!
M.I