Egunon #edigcomp guztioi!
Hasteko eta behin, ariketa hau egin ahal izateko irakurri eta ikusitako bideoak, zer pentsatu haundia eman didatela aitortu beharra daukat, eta beste behin nere konpetentzia digitala garatzeko zeregin asko ditudala konturatu naiz.
Betidanik esan izan da, ignorantzia oso jakintsua izaten dela... Gai baten inguruan asko jakin gabe, hor aritu izaten gara bueltak eta bueltak ematen gauza berdinaren inguruan, asko dakigunaren ustetan. Baina zer hobeago hizketan hasi aurretik, norberaren diagnostiko bat egitea baino, abiapuntua zein den jakiteko. Esandakoa, ariketa hau egiteak nere burua nolabait konpetentzia digitalaren ibilbidean kokatzen lagundu dit eta ez da gutxi!. Aurretik lan haundia daukadala egiteko ohartzea ere ez da ondorio makala!
Hauxe da irudikatu dudan nere NIA-ren mapa:
Jarraian, nere gaur egungo NIA osatzen duten erreminta, baliabide eta inguruneak deskribatuko ditut:
Informazio iturriak: Orain dela gutxirarte Google bilatzailea izan da nere informazio iturririk erabiliena. Hala ere, Twitter kontua erabiltzen hasi naizenetik (duela 4 hilabete ingurutik.. oso berria naiz, beraz), sare sozial honek eskeintzen dituen aukerak oso zabalak direla ohartu naiz. Bilatzaile moduan ere erabili daiteke eta azken aldian geroz eta gehiago erabiltzen dut. Gainerakoan, irratizalea naiz, etxean eta kotxean irratia entzutea oso gogoko dut eta bertan eskeintzen dituzten saio batzuk entzutea gustoko izaten dut ahal dudanean (tartean igande eguerditan Amarauna saioan, sareari buruz egiten duten saioa (Maite Goñi askotan agertzen da :-)). Inguruko lagun, familiako, lankide etab. engandik ere egunero jasotzen dut informazio ugari.
Komunikazio bideak: Komunikatzeko bideei dagokienez, arlo pertsonala eta arlo profesionala bereiztu nahiko nituzkte. Arlo pertsonalean, telefono mugikorra da gailurik erabiliena eta whatsapp aplikazioa. Esan gabe doa, aurrez aurreko komunikazioa (lagunekin, etxekoekin, eta parean tokatzen den edozeinekin ) gizakiarekin batera doan komunikazio bidea dela. Skype aplikazioa kanpoan bizi den familiako kide batekin hitzegiteko erabiltzen dut gehien. Arlo profesionalari dagokionez, gmail zerbitzua esango nuke dela lankideekin eta ikasleekin komunikatzeko biderik erabiliena (aurrez aurrekoa aparte utzita, noski). Google Drive zerbitzu bidez ere artxibo asko partekatzen ditugu bai ikasle eta bai irakasleen artean. Azkenik, klaseak emateko garaian, arbel digital interaktiboa izaten da klaseak emateko tresna garrantzitsuena.
Informazioa sortu: Informazioa sortzearena, nere arlo profesionalaren barruan kokatzen dut. Horretarako Cmap Tools erremintaren potentziala azpimarratzea gustatuko litzaidake. Mapa kontzeptualak egiteko baliabide bat da eta klaseak prestatzeko erabili ohi dut. Ikasleei gai bakoitza era kontzeptual batean laburtzeko tresna bikaina. Bestalde, office paketearen barruan, excel, word, eta power point erabiltzen ditut gehien. Aurtengo ikasturtean praktikan jarri ditudan bi erreminta, wikispaces eta python dira. Lehena, ikasleak era kolaboratibo batean informazioa partekatzeko eta euren aportazioen bidez gaiak aberasteko. Hala ere, erreminta honen erabilera, tamalez ez da suertatu oso didaktikoa, beraien eta nere praktika faltagatik hein haundi batean. Ikasleek ariketa bat gehiago bezela hartu baitute, benetan bere potentziala zein den kontutan hartu gabe. Honen inguruan, hausnarketa bat egin beharra daukat dudarik gabe. Bestetik Python izena duen informatikako programatzeko paketea. Programa ezberdinak egiten ikasteko erreminta.
Informazioa antolatu: Informazioaren antolaketan zeregin haundia daukat, ez baitauzkat ohitura on gehiegi. Askotan informazioa non gorde dudan ez dut jakiten... eta beraz hobetzeko pendiente daukadan zereginetako bat da. Antolaketarako bide erabiliena Google Drive izaten da. Ordenagailu pertsonalean ere izaten ditut gordeta beste hainbat gauza (pelikulak, argazkiak...) eta azkenik disko gogor mugikorra (USB). Hala ere azken hau, geroz eta gutxiago erabiltzen dut, behin baino gehiagotan ordenagailuan txertatuta utzita joan izan naizelako... eta gero bere bila ibili izan naizelako urduritasunak jota, inork ostu ez diezadan.
Informazioa argitaratu: Informazio ekoizlea baino informazio kontsuminatzaileagoa naiz. Ekoizle modura, Twitteren zeozer argitaratu izan dut, baino oso era anekdotikoan, egia esan. Blog kontu hau izan arte ez dut inoiz publikatu blog batean. Eskolako moodle-an eta Drivean ematen ditut argitara, nik ekoitzitako lanak gehienbat. Calameo eta Slideshare ere erabili izan ditugu aurtengo ikasturtean, ikasleen lan batzuk argitara emateko.
Analisi honen ondoren, nere auto diagnostikoa zein den jakiten lagundu dit... Orain ohitura txarrak aldatu eta norabide egokian ibiltzen hasteko garaia da! Ekin diezaiogun ba!
M.I
Ikusten dut argi daukazula Mikel: Orain ohitura txarrak aldatu eta norabide egokian ibiltzen hasteko garaia da! Ekin diezaiogun ba!
ResponderEliminarEmon egurrrrrrreeeeeee #eDIGCOMP-en
J
Kaixo, Mikel:
ResponderEliminarAsko gustatu zait zuk egindako hausnarketa, batez ere, NIA irudikatzeak zure konpetentzia digitalaren autodiagnostikoa egiten lagundu dizulako (IKANOS autodiagnostikoa zabalduz eta zehaztuz, agian...).
Era berean, oso interesgarria da arlo pertsonalaren eta profesionalaren artean egiten duzun bereizketa, informazioa sortzeko atalean. Zure ustez, bereiz daitezke benetan? Egiten al dugu bereizketa hori baliabide ez-teknologikoei buruz ari garenean (liburuekin, adibidez)? Horri buruz hausnartzen jarraitzeko prest? ;)
Besarkada bat eta eutsi goiari!
#eDIGCOMP Taldeko Amaia