martes, 7 de febrero de 2017

Aurkezpena

Kaixo ta gabon denoi!

Mikel Imaz da nere izena eta Gipuzkoarra naiz, Segurakoa. Duela 11 urte inguru bukatu nituen Ingenieritza Industrialeko ikasketak eta artean krisiaren "tsunamia" oraindik iristear zegoenez, berehala hasi nintzen lanean ingenieri bezela. Bederatzi urtez ibili naiz lanean industri alorrean, baina hezkuntza munduak betidanik zirikatu izan nauenez... duela urte ta erdi jauzi profesionala ematea erabaki nuen. Aurtengoa beraz, irakasle moduan lanean nabilen bigarren urtea da. Amurrioko institutuan nago lanean, Zaraobe Institutuan.

Digitalki ezagutza gehiegi ere ez dauzkat,... Ez daukat blog konturik, ezta youtubeko kanal propiorik ere. Erabiltzen ditudan teknologia digitalak, gehienbat, informazioa jasotzeko erabiltzen ditut, hala nola, Twitter, baina informazioa sortu... ez dut gehiegi sortzen. Hau da sarea, informazio iturri gisa erabiltzen dut gehienbat, eta ez naiz sare sozialetara engantxatuta bizi.

Gaur egungo gizarteak ordea, eta ondorioz hezkuntzak, geroz eta gaitasun digital gehiago izatea eskatzen ditu. Gainera, irakasle naizen aldetik, ikasleentzako informazio digital sortzaile ere izatea tokatuko zait. Informazio hori era interesgarri eta erabilera didaktiko batekin sortzen ikastea izan da kurtso hontan apuntatzeko arrazoi nagusietako bat. Aurtengo kurtsoan saiakera xumeren bat edo beste egin dut nere ikasleekin twitter eta wikiaren bidez lan batzuk egiten, baina nere praktika faltagatik akaso, ez diet probetxu gehiegi atera. Kurtso honetan, ez daukat inplikatzea gustatuko litzaidaken eremu aipagarri bat garatzeko asmorik, baizik orokorrean, dauden teknologiak era didaktiko batean nola erabiltzen jakitea ez litzateke gutxi izango... (DBH-ko ikasleak direla kontutan izanik).

Azkenik, interesgarria irudituko litzaidake kurtso hontan, irakasle komunitateen inguruko informazioa ere jasotzea, hau da, gaur egun hezkuntzan IKT-en erabileraren inguruko web guneak, irakasleen esperientziak etab... konpartitzen diren web gune-ak ezagutzea.

Besterik gabe, ea denon artean esperientzia positiboak topatzen ditugun kurtso hontan!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario