Ariketa honetan, bi kontexturi buruzko hausnarketa egitea eskatzen zaigu:
1- Interneten irekia izateari buruzko hausnarketa, batipat hezkuntzari begira.
2- Konpetentzia digitala definitzeko, deskribatzeko eta ulertzeko Europear markoak diseinatu duen markoari buruzko proposamenaren analisia.
Hel diezaiogun lehen puntuari... Pertsonak, bizidun sozialak gara. Taldean bizitzeko jaio gara eta besteengandik ikasten dugu etengabe. Robin Dunbar antropologoak dioen bezela... "hiri haundiak azken mendean sortu dira baina gure bizitza sozialak berdina izaten jarraitzen du azken ehun mila urteetan". Elkarrengandik bizi garen einean, besteek zer egiten duten ikusita ikasi egiten dugu guk egiten duguna hobetzeko. Zalantzarik gabe, interneten lehioak, horretarako nahi adina aukera eskeintzen digu. Baina nora goaz? Internetek zer eskeintzen digu?
Chris Anderson-en arabera World Wide Web delakoa jada hilda dago eta egia esan eztabaida interesgarria iruditzen zait. Bere arabera, "Long Web is dead. Long live the Internet" artikuluan, mundu digitalak azken urteetan jasan duen aldaketa handienetako bat horixe da, www sare ireki batetik, plataforma erdi irekietara pasatzea (facebook, twitter..). Hau denok ezagutzen dugun errealitate bat da. Gainera, bere arabera, datozen urteetan internetera sartzeko gailu nagusiena mugikorra izango da, ordenagailua izan ordez. Honen arrazoi nagusia interneteko aplikazioak dira zeinak oso ongi txertatzen diren mugikorrek dituzten pantaila txikietan. Aplikazio hauei esker, berehalako informazio pertsonalizatua lortu dezakegu (egunkaria irakurtzeko, eguraldia ikusteko, jendea ezagutzeko, musika entzuteko...) hau da, pantaila zuzenean doa erabiltzailearengana, erabiltzailea pantailan barrena joan ordez. Bere ustez jada, interneteko milaka aplikazioetako bat izatera soilik mugatu da www.
Nire ustez ordea, aplikazioek ez dute web mundua erabat jan. Aplikazioek informazio oso pertsonalizatua eskeintzen digute, hori egia da, baina Patricia Ansorena klasekidearekin bat egiten dut, informazioaren muina apikazioetan txertatzen ditugun web orrietan dagoela. Informazio akademiko eta formala, web orrietan dago.
Carlos Castañorekin bat nator hezkuntzari dagokionez jarraitu behar dugun bidea jakintza askea izatean datzala eta horretarako interneten irekia izan behar dela:
- "lizentzia ez restriktibo batekin publikatzen den edozein motako eduki (bideo, audio, artikulu...)" deskribatzen du David Willey-k irekia izatea.
- "Jakintza irekia da edonork baldin badauka bertara sartzeko aukera, berau erabili, aldatu eta partekatzeko, egilea nor den adieraziz"
Edonork publikatzeko aukerak ordea, informazio horren fiabilitatean eragingo luke. Hau horrela izanda, jarrera kontua aipatzen du puntu inportante bezala jakintza sortzeko garaian. Ausnarketa egokia iruditzen zait. Jarrera pertsonal eta kolektibo egoki bat izatean datza arrakasta, informazioa mantenduz, berrerabiliz, egokituz, birkonbinatuz eta birbananduz (5R).
Adibide modura, software libre eta irekien
politika okurritzen zait, bere helburua, kodigo irekiaren bidez, geroz eta
software hobeak eskeintzea baita, pertsona ezberdinen programazioko ezagutzak
aprobetxatuz softwareak eskeini ditzazken aukerak hobetzen baititu (adibidez,
open office). Hau hezkuntzara trasladatuz eta gure kurtsoaren gaiarekin bat
eginez, galdera bat planteatzen dut. Ikastetxe batean zerbaitek (metodologia
digital batek, material batek, IKT konkretu batek...) ongi funtzionatzen badu
eta emaitza onak ematen baditu, zergatik ez mantendu, berrerabili, egokitu,
birkonbinatu, eta birbanandu besteekin, denok komunitate berekoak izanik? Ba al
daukagu ongi egiten dugun hori, besteekin konpartitzeko ohiturarik?
Konpetentzia digitalik ba al dugu hori egiteko?
Ariketaren bigarren puntuari helduz, konpetentzia digitala definitze aldera, hiru adibide aztertuko ditugu.
1.- Mathew Koehler-en arabera, irakaslearen konpetentzia digitala, ezagutza teknologikoak, pegagokikoak eta kurrikularrak uztartzean datza. Hau da, material kurrikularra, IKT eta metodologia egoki batekin plazaratzea.
2.- Euskaljakintzaren arabera: CDD=CDI+CDM. Irakaslearen konpetentzia digital instrumentala, konpetentzia digital metodologikoarekin uztartzea litzateke. Eragiketa honetan, gaur egun, konpetentzia digital metodologikoa erren gelditzen dela aipatzen du, ez baitugu asmatu gure ezagupen teknologikoak, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesura bideratzen. Teknozentrismoan gehiago zentratu gara, irakaskuntza prozesuan nola integratu ausnartzean baino. Horrekin bat nator.
3.- Azkenik Europako markoak, konpetentzia digitala bost kontzeptuekin lotzen dute:
- Informazioa: Pentsamendu/jarrera kritikoa izan.
- Komunikazioa: Besteekin komunikatzen jakin.
- Teknologia berriekin komunikatuz
- Informazioa eta edukiak konpartituz
- Edukiak sortu.
- Edukiak garatu
- Edukiak integratu eta berregituratu
- Egile eskubideak eta lizentziak kontutan izan
- Seguritatea.
- Dispositiboen protekzioa
- Datu pertsonalen protekzioa
- Osasunaren protekzioa
- Ingurugiroaren protekzioa
- Arazoak konpontzen jakin.
- Arazo teknikoen soluzioak
- Behar teknologikoak identifikatu eta erantzunak eman.
Lehenengo eta bigarren definizioak oso antzekoak lirateke, hezkuntzari enfokatutakoak. Hirugarrena aldiz, osoagoa eta kontzeptu gehiago kontutan hartzen dituena (ez bakarrik hezkuntzari zuzendua); gaur egun konpetentzia digitalari lotutako ertz denak hartzen dituela kontutan deritzot. Garbi dago, konpetentzia digitalaz hitzegiten dugunean, esparru oso zabal bati buruz hitzegiten ari garela eta hori ikastetxeetan ongi txertatzeko bide malkartsu xamar baten aurrean gaudela oraindik, eta irakasleoi exigitzen zaigun erronka haundietako bat dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario